XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
IGORLEA, HARTZAILEA ETA KODEA: HIRU ELEMENTU EUSKARAZKO KAZETARI HIZKUNTZAN
Nire lan honetan, prentsa, irrati eta telebistak osatzen duten multzoa aipatzeko hedabide hitza erabiliko dut.
Uste dut egokia dela hitz hau zergatik erabiltzen dudan azaltzea.
Gure artean
Baina uste dut hedabideei ez dagokiela orokorrean
Egia da dena dela komunikazioa, baina hedabideena oso komunikazio mota berezia da.
Gainera,
Uste dut hitza
Medioek (informazioa, gezurra, fikzioa, jolasa...) hedatu egiten dute, hori da definitzen dituena.
Horregatik,
Euskarazko hedabideak sortu eta indartu zaizkigun azken aro honetan, hizkuntza egokitzearen gaiari ez zaio seriotasunez heldu, ez eta hurrik eman ere.
Hedabideetan, euskararen alde kuantitatiboari begira egon gara urte hauetan: zenbat aldizkari, zenbat irrati, zenbat telebista-ordu, zenbat programa, zenbat orrialde euskaraz.
Baina euskararen alde kualitatiboa nahiko zokoratua egon da: estandarizazioa, kalitatea, euskalkien oreka...
Bai, beti egon dira aipamenak, hitzaldiren bat edo beste, zuzentzaileren bat edo beste.
Baina gaiak eskatzen duen bitarteko eta seriotasunik ez da ikusi.
Ez da broma.
Urteak alperrik galdu dira.